Suro
Sinopsia
Bikote gazte eta ahul batek kortxoa erauzteko etxalde bat heredatu du Katalunia landatarrean. Jabe kanpotarrak direnez, bizitza justu eta iraunkor bat eraikitzea dute amets, baina beren idealek dirua irabazteko duten premia larriarekin aurrez aurre talka egiten dutela ikusiko dute.
Kritikak
“Film estimagarria (…) Emaitza interesgarria da, eta oso ondo interpretatzen dute Vicky Luengok eta Pol Lópezek, biek baitakite iheskorraren eta kezkagarriaren eremu horretan mugitzen.”
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria
“Immigrazioari buruzko parabola indartsua (…) Film zirraragarria da, zinema onaz josia.”
Juan Sarda: El Cultural
“Opera prima erauntsi eta bortitza (…) Mikel Gurrearen sendotasun zinematografikoa da inork ukatuko ez duena. Suro ‘ikusi beharreko urteko filmetako bat da, bai ala bai.”
Carlos Loureda: Fotogramas
“Kapitalismoaren kontraesanak ikertzen ditu (lana, generoa, klasea, arraza…) bikote gazte baten istoriotik abiatuta. (…) Gurreak dinamika horiek zehatz eta adimenez aztertzen ditu ikuspuntuak txandakatzen dituen thriller batean.”
Pepa Blanes: SER katea
“Harrigarria da artelatz sail baten bidez gatazka sozialetara eta bikote-gatazketara hurbiltzea (…) Tirabiratsua, iluna eta oso sendoa, alferrikako azpimarratzerik gabea, elipsi onez betea.”
Elsa Fernández-Santos: El País egunkaria
Sariak
2022: Goya sariak: Emakumezko aktore onenaren (Luengo) eta zuzendari berriaren izendapenak
2022: Donostia Zinemaldia: FIPRESCI saria eta Euskal Zinemaren Saria
2022: Gaudi sariak: Zuzendari berri, aktore (Luengo) eta aktore (López) onena
Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
ZINEKLUBA
GENEROA: DRAMA
FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izenburua: Suro
Ekoizpen urtea: 2022
Iraupena: 116 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Mikel Gurrea
Gidoia: Mikel Gurrea, Francisco Kosterlitz
Musika: Clara Aguilar
Argazkia: Julián Elizalde
Aktoreak: Vicky Luengo, Pol López, Ilyass El Ouahdani, Josep Estragués, David Parcet, Vicente Botella, Nelson Caballero, Joan Carrillo, Fouad Lhaibi
Ekoiztetxea: Lastor Media, Malmo Pictures, Irusoin, ETB
Generoa: Drama