AKA Also Known As
ZORNOTZA ARETOA. 75 min. 8€.
A.K.A. (Also Known As) lana Carlosen nerabezaroaren garai batez ari zaigu, eta geu ere horren parte gara. Harekin zerikusirik ez duten zirkunstantziengatik, haren oinarriak, erroak, identitatea, dardarka hasten diren une batez. Izan ere, Carlos adoptatua da, eta besteen begiek beraren “benetako” identitatea zein den planteatzera behartuko dute.
Funtsean, nor gara, garela sentitzen dugun horiek, ala jendeak garela uste duen hori?
Besteen begirada krudelak benetan nor den pentsarazten dio protagonistari, zein diren haren benetako sustraiak, eta zer ezkutatzen duen inoiz bizi izan ez zuen identitate horrek. Daniel J. Meyerrek idatzi du A.K.A. (Also Known As), eta Montse Rodríguez Clusellak zuzendu. Lanak garena benetan garen ala besteek uste dutena garen hausnartzera bultzatu nahi gaitu.
Ikuskizun berri onenaren eta antzezle protagonistaren Max sariak.
Eskatu hemen zure sarrera

Urtarrilak 29 20:00
Antzerkia gazteleraz
Antzerkigintza: Daniel J. Meyer
Zuzendaritza: Montse Rodríguez Clusella
Zuzendaritza laguntzailea: Daniel J. Meyer
Antzezlea: Lluís Febrer
MASKARA DERRIGORREZKOA
