Zornotza Aretoa

Amaren intxaurrak (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)

Iraupena: 70′. Adin gomendatua: +2 urte

OHARRA: SARRERAK Zelaieta zentroan Ametx Txartelarekin izena emanda urtarrilaren 18tik 21era. Urtarrilaren 22an zozketa egingo da izena eman dutenen artean. 4 sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.

Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!

Sarrerak Zelaieta zentroan
Izena eman behar da, Ametx txartelarekin

Otsailak 12, ostirala 17:15/19:15
Familientzat, euskaraz
Amaren intxaurrak

Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.
Antzezleak: PIRRITX-Aiora Zulaika, PORROTX-Joxemari Agirretxe, MARIMOTOTS-Mertxe Rodriguez, Oihana Sanchez, Izaskun Forcada.
Musika: Xabier Zabala, Joxan Ormazabal, Joan Mari Irigoien, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, …

MASKARA DERRIGORREZKOA