Zornotza Aretoa

Izenburua

Amelie

Amelie ez da besteak bezalako neska bat. Bere koloretako arraina udal estoldetara lerratzen ikusi du, bere ama Nôtre-Dame plazan hiltzen eta bere aita lorategiko gnomo bati bere maitasun guztia eskaintzen. Bat-batean, hogeita bi urterekin, bere bizitzako helburua ezagutuko du: besteen bizitza konpontzea. Ordutik aurrera, era guztietako estrategiak asmatzen ditu besteen arazoetan esku hartzeko: atezaina, egunak Oportoko ardoa edaten ematen dituena; Georgette, estanko hipokondriako bat, edo “kristalezko gizona”, Renoirren koadro baten erreprodukzioaren bidez soilik mundua ikusten duen bizilaguna.

Kritikak

“Asmamen mirari bat, gozotasun bat, begientzako opari bat. “
Sergi Sanchez: fotogramak

“Bihar Paris suntsituko balute eta benetako maitasunaren errezeta galduko balitz, arkeologoek primeran berreraiki lezakete Amelieren bobina bakar batekin”.
Lisa Nesselson: Variety

“Tautou guztiz liluragarria da (…) Zaila da maitasun ameslari honen sorginkeriaren pean ez erortzea. “
Peter Travers: Rolling Stone

Sariak

2001: 5 izendapen Oscarretarako, ingelesez besteko filma, gidoia eta argazkia
2001: Urrezko Globorako izendatua: ingelesez besteko film onena
2001: 2 BAFTA sari: jatorrizko gidoi eta ekoizpen diseinu onena. 9 izendapen
2001: 4 Cesar sari: filma, zuzendaria, musika, ekoizpen diseinua. 13 izendapen.
2001: Torontoko jaialdia: film onena (Publikoaren Saria)
2001: Europako Zinemaren Sariak: 4 sari, film eta zuzendari onena barne
2001: Critic`s Choice Awards: ingelesez besteko film onena
2001: Independent Spirit sariak: atzerriko film onena
2001: Goya sariak: Europako film onena
2001: David di Donatello sariak: atzerriko film onenaren sarirako izendatua
2001: Chicagoko Kritikarien Elkartea: atzerriko film onena
2001: Karlovy Vary Nazioarteko Jaialdia: film onena


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
Uztailak 9 eta 10; 19:30etan

ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: ERROMANTZEA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Le fabuleux destine D’Amelide Poulain
Ekoizpen urtea: 2001
Iraupena: 126 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Frantzia
Zuzendaria: Jean-Pierre Jeunet
Gidoia: Guillaume Laurant, Jean-Pierre Jeunet
Musika: Yann Tiersen
Argazkia: Bruno Delbonnel
Aktoreak: Audrey Tautou, Mathieu Kassovitz, Rufus Magloire, Lorella Cravotta, Serge Merlin, Jamel Debbouze, Claire Maurier, Clotilde Mollet, Isabelle Nanty, Dominique Pinon, Artus de Penguern, Yolande Moreau, Urbain Cancelier, Maurice Bénichou
Ekoiztetxea: Claudie Ossard, UGC Images
Generoa: Erromantze