Zornotza Aretoa

Ametsen urtebetetzea

Iraupena: 70′

Hona hemen Kantu Kolore taldearen ikuskizun berria: “Ametsen urtebetetzea”, beraien lehen filmean oinarrituta dagoen euskarazko ikuskizun musikala.Kantu Kolore taldearen kantu ospetsuenak entzuteko aukera izango dugu;bertan izango baitira besteak beste Peru Krokodriloa eta laguntxoak.

“Ametsen urtebetetzea” musikaz, koreografiaz, umorez eta energiaz beteriko ikuskizun musikala da, etxeko txikiak zein nagusiak bateratuko dituena. Horretaz gain, Kantu koloreren kanta didaktikoekin haurrek hainbat ikasgai landuko dituzte; adibidez zuhaitzak, koloreak, hilabeteak, animaliak etabar,…primeran pasatzen duten bitartean.

Zuzeneko musika duen ikuskizuna, solidaritatea, adiskidetasuna eta besteenganako errespetoa nagusi dituena.

Ametsen urtebetetze eguna da eta bere lagunek ezusteko festa bat prestatu diote. Amets bere urtebetetzea ahaztu dutelakoan dago, baina azkenean berak emango die lagunei ezusteko galanta, bere sekreturik izkutuena kontatzean..

Eider Etxeandia
Erosi hemen zure sarrerak
Ez itxaron gehiago

Maiatza 15, larunbata 18:00
Familientzat, euskaraz
Ametsen urtebetzea

Gidoia: Mikel Leibar eta Maitane Xalbador
Zuzendaria: Mikel Leibar
Zuzendari laguntzailea eta koreografiak: Maitane Xalbador
Antzezleak : Maitane Xalbador, Mikel Leibar, Iñigo Agirrezabala, Eider Etxeandia, Jon Ander Amigo. Ibai Encina, Unai Leibar, Mara Leibar, Danel Leibar
Musika: Mikel Leibar

MASKARA DERRIGORREZKOA