Zornotza Aretoa

Arikenetan

Iraupena: 70′

Arineketan Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da. Elkar hartze horren fruitua, argitaratu berri duten izen bereko musika lana.. Aspaldiko adiskidetasuna du oinarri, eta elkarrekin sortu eta musika egiteko beharrari erantzuten dio.

J.I. Iztueta folklore biltzailearen 250. urteurrena, eta haren “Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia” liburua hartu dituzte abiapuntu. Hark jasotako doinu eta hitzek bidea ireki, euskal doinu eta erritmoak oinarri dituzten sorkuntza propioak gehitu dizkiote.

Hortik aurrerakoa? Jolasa, broma, txantxa eta dibertsioa. Txistu eta Pianoaren arteko elkar-hartzea, eta ihesa. Bide batez, euskal folkloreko doinu zahar askori hautsak kendu eta gaur egungo dantza taldeei material berria eskura utziz.

Agate Amilibia
Erosi hemen zure sarrerak
Ez itxaron gehiago

Ekainak 5, larunbata 19:00
Musika
Arineketan

Pianoa: Iñar Sastre
Txistua: Jagoba Astiazaran
Ahotsa: Ainara Ortega
Biolina: Xabier Zeberio
Chelo: Agate Amilibia
Dantzariak: haatik dantza konpainia

MASKARA DERRIGORREZKOA