Zornotza Aretoa

Artistas del Gremio (Aragón)

Artistas del Gremio Ejea de los Caballeroseko (Zaragoza) txaranga da, 2004-2005 artean sortua eta haize eta perkusio instrumentuz osatua. Biharamuneko ajean, umorean eta interakzioan oinarritutako estilo jatorraren bidez, estatu mailan txaranga ezagunenetako bat eta agertokietan ikus daitekeen talde berezienetako bat bihurtu dira

SARRERA DOAN

SARRERAK LORTZEKO PAUSOAK

1.    EKAINAREN 1etik 10era IZEN EMATEA

Zelaieta zentroan Ametx Txartelarekin izena eman beharko da ekainaren 1etik 10era.

Ordutegia: 8:30 – 20:30/ Aurrez aurre edo telefonoz 94 630 06 50

4 sarrera gehienez txartel bakoitzeko. Sarrerak doakoak izango dira.

2.     EKAINAK 11 ZOZKETA

Ekainaren 11n sarreren zozketa egingo da izena eman dutenen artean

3.     EKAINAREN 14tik 18ra SARREAK JASO

Sarrerak Zelaieta zentroan, aurrez aurre, Ametx Txartelarekin jaso beharko dira.

Ordutegia: 8:30 – 20:30

Epe barruan jasotzen ez diren sarrerak ITXARON ZERRENDAKO pertsonei eskainiko zaizkie zozketaren ordenan.


Ekainak 26 , Larunbata 12:30 eta 20:00
AMOREBIETA IV FRONTOIA
Kontzertu hau ONLINE

Ekainaren 26an 22:00etatik aurrera

MASKARA DERRIGORREZKOA