Zornotza Aretoa

BIDAIA HEMEN ETA ORAIN (ZMB)

Iraupena: 60 min. 3€.

Bigarren bidaiak gaur egungo munduan zehar eramango gaitu: Afrikan zehar bisita, Shangain edo Parisen geldialdi bat, Greziara hurreratzea, etab. Azkenik, bidaia etxean amaituko dugu, bandarekin gabon giroa partekatuz. Munduari bira emateko prest? Zure zain gaude!

Bandarekin bidaian

Denboraldi honetan Zornotzako Musika Bandak bidaiatzeko aukera paregabea eskaini nahi du programatutako kontzertu bakoitzean. Jaio eta pixkanaka-pixkanaka hazten hasi ondoren, denboraldiaren helburua banda martxan dagoela argi aldarrikatzea da!


Bidaia bakoitzak kontzertu mota ezberdin bat planteatzen du eta ibilbideetako batzuetan lehen mailako gonbidatuak eta Zornotzako Musika Banda-rentzat berariaz konposatutako obra berrien estreinaldiak izango dira entzungai. Bidaiarik laburrena, eta hala ere bereziena, 2022ko uztailean izango da, herriko artista gonbidatuen presentziarekin.
Ba al daukazu hurrengo bidaierako tiketa? Bandarekin bidaian, 3, 2, 1… ¡ORAIN!

Online salmenta itxita