Zornotza Aretoa

BIRRITAN BORTXATUA(Aldatzen laguntzen)

ZORNOTZA ARETOA. 65 min. Doan.

“Nagore naiz, 44 urte ditut, eta oraindik ere ezin dut sinetsi niri horrelakorik gertatu izana.
Duela hiru urte, herriko jaietan, bortxatu egin ninduten. Ezaguna nuen mutil batek bortxatu ninduen.
Bere izena esatea ere kosta egiten zait.
Bai… barkatu… Mikel da bere izena”.

Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amesgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere.

Fikziozko antzezlan honek errealitatean gertatutako hainbat bortxaketatan du oinarria. Interneten denon eskura eta ikusgai dauden epaiketa ezberdinetako testigantzetatik atera da informazioa.

Bortxaketa bat pairatu duen emakume bat da (Nagore) antzerki testu honen protagonista. Erasoari eta horren ondorio zailei nola aurre egiten dien jasotzen da bertan, eta epaiketa nola bizi duen erakusten da antzezlanean.

Bere hausnarketak, galderak, zalantzak eta beldurrak azalduko dira, bortxatua izan den unetik, salaketa jarri, albiste bihurtu, deklarazioak prestatu, epaiketa nola bizi eta epaia jaso bitartekoak.

Publikoak zuzenean eta gertutik ikusi, entzun eta sentitu ahal izango ditu Nagoreren bizipenak. Publikoa gertu, eszenatokia inguratuko dute publikoaren aulkiek. Antzezlana erdian taularatuko da eta 4 baflez inguratuta egongo da publikoa.

SARRERA DOAN

Eskatu hemen zure gonbidapena
Ez itxaron gehiago

Abenduak 3 , ostirala 20:00
Antzerkia euskaraz

Egileak: Saioa Royo, Ion Martinez
Zuzendaritza: Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea
Aktoreak: Saioa Royo eta Ion Martinez

MASKARA DERRIGORREZKOA
Online salmenta itxita