“BIZI DANTZA” Pirritx, Porrotx eta Marimots eta Udabarri Dantza taldea

“Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!“

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Otsaila 21 ostirala
17:15ean / 19:15 ean 5€



Zuzenekoak
Familientzat euskaraz

Fitxa teknikoa



Antzezleak: Pirritx – Aiora Zulaika, Porrotx – Joxemari Agirretxe, Marimotots – Mertxe Rodriguez, Oihana Sanchez, Izaskun Forcada
Iraupena: 80’ ggb / aprox