“CAMISELLE” La Pacheca Collective

Errepideko traturako taberna batean, kamioi gidari bat eta moja bat tratuan ari dira, ostutako ume baten salerosketan. Erizain sexy batek zerbitzatzen dizkie kopak.

Ala erietxe bat da, kamioi gidari bat eta moja bat ume baten salerosketa tratuan ari direla, eta erizain batek morfina ematen die, minbizi suntsigarri bat eroan ahal izateko.

Egiazko edo irudimenezko gau horretan zehar, kamioi gidaria eta serora umea eros dezaketenei bisita egiten ari dira eta, arian-arian, mataza desegiten ari dira, korapiloa askatzen, gizarteko maila guztiak harrapatuta dauzkan korapilo bat.

Camiselle drama bat da, umore beltzeko zertzeladak dituena.

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago

Zuzenekoak / Antzerkia

Fitxa teknikoa

Egilea: Ángel Mirou
Antzezleak: Loli Astoreka, Juanjo Otero, Bea Insa
Zuzendaritza: Bea Insa
Iraupena: 60’ ggb / aprox.


Online salmenta itxita