Chavalas
Sinopsia
Marta, Desi, Soraya eta Bea, nerabezaroan banandu ezin ziren lagunak, auzoan berriro elkartuko dira elkartu zituen adiskidetasuna berpizteko, elkarrekin abentura berriak partekatzeko eta inguruko dilemei aurre egiteko. Errealitate horrek behartuko ditu izan ziren nerabeei eta izan nahi duten emakumeei aurre egitera.
Ia konturatu gabe, beren bizitzan erabaki garrantzitsuak hartzen lagunduko diote elkarri. Denboraren igarotzea eta diren ezberdinak ez dira aitzakia izanen haien adiskidetasuna beste guztiaren gainetik gailentzeko.
Kritikak
“Argumentua bizipenez bustita dago (…) Vicky Luengo, Carolina Yuste, Elisabet Casanovas eta Angela Cervantes (…) errealitateko bokataren azken mamira arte askatuko dira.
OTI Rodríguez Marchante: Diario ABC
“Pelikula arina eta irregularra da, baina ikusgarria eta entzuteko modukoa ere bada, eta nolabaiteko grazia du. Eta funtzionatzen duten aktoreekin “
Carlos Boyero: El País egunkaria
“Komedia argitsua, kostunbrista eta oso belaunaldikoa (…) Behera inpostura (…) eta gora freskotasuna, zintzotasuna, arima pixka bat duten pelikula txiki eta pretentsiorik gabeak. “
Beatriz Martínez: El Periodico egunkaria
Sariak
2021: Malagako jaialdia: publikoaren saria, Sail Ofiziala
Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: KOMERIA DRAMATIKOA
FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izenburua: Chavalas
Ekoizpen urtea: 2021
Iraupena: 91 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Carol Rodríguez Colás
Gidoia: Marina Rodríguez Colás
Musika: Francesc Gener, Claudia Torrente
Argazkia: Juan Carlos Lausín
Aktoreak: Vicky Luengo, Carolina Yuste, Elisabet Casanovas, Àngela Cervantes, Ana Fernández, José Mota, Mario Zorrilla, Cristina Plazas, Maite Buenafuente, Frank Feys, Biel Durán, José Javier Domínguez, Lluís Marqués, Biel Joan
Ekoiztetxea: Balance Media Entertainment, TVE, TV3
Generoa: Komeria dramatikoa






