Zornotza Aretoa

CHRIS O´LEARY

ZELAIETAKO KONTZERTU GELAN. 60 min. 6€.

Chris O ‘Leary abeslari eta harmonizista estatubatuarra Levon Helm mitikoaren oinordekotzat jotzen dute. Chris O ‘Learyk frontman gisa hasi zuen ibilbidea, The Barn Burners bandaren abeslari nagusi eta harmonizista gisa, hau da, Levon Helm, Grammy baten irabazlearen taldean. Sei urtez Estatu Batuetatik eta Kanadatik biratu zuten, euren zuzenekoarekin publiko maiteminduz eta jarraitzaile ugari lortuz .

Chris O ‘Learyk Bobby Keys, The Fabulous Thunderbirds, Jimmy Vivino, Jeff Healey, Dan Akroyd, Albert Lee, Dave Edmunds, Dave Maxwell eta James Cotton artista ospetsuekin partekatu du eszenatokia, eta Bill Perry edo Hubert Sumlin ospetsuen grabazioetan parte hartu du. Used to Be, bere lehenengo diska, 2011n Blues Blast Awards sarietan debut diskografiko onena bezala saritua izan zen eta American Blues Music Awards sarietan artista onenaren izendapena jaso zuen.

Online salmenta itxita