CRULIC: CAMINO AL MÁS ALLÁ (azpitituluekin)

Sinopsia

2007an, Claudiu Crulic, 33 urteko errumaniarra, atxilotu zuten Polonian lapurreta egiteagatik. Errumaniako kontsulatuaren laguntzarik lortu ez zuenez, lau hilabete geroago heriotzara eraman zuen gose greba hasi zuen. Auziak, baina, Errumaniako Kanpo Arazoetako ministroaren eta Poloniako kontsularen dimisioa eragin zuen. Gainera, hiru sendagileri haren heriotzaren erantzuleak izatea leporatu zieten. Agonia motela pairatzen duen gizon baten sentimenduak eta sentsazioak aztertzen saiatzen da film hau. Animazioak hainbat teknika nahasten ditu: eskuz egindako marrazkiak, argazkietan oinarritutako animazioa, eskaneatutako dokumentuak, stop motion eta 3D animazio digitala. Bi hamarkadatan animatutako lehen film errumaniarra izan da, eta horretaz arduratzen den taldea berariaz prestatu zen filmaketa honetarako

Sariak

2011: Locarnoko jaialdia: aipamen berezia. Film onenaren sarirako izendatua
2012: Annecyko Jaialdia: film onena
2012: Gijongo Zinemaldia: sail ofiziala animaziozko film luzeak lehiaketan

Kritikak

“Lan kezkagarri eta boteretsua (…) Anca Damianen istorioaren kontrola ikusgarria da, eta harmonia ezin hobean sartzen da baliabide formal zoragarriekin “
Jordi Costa: Diario El País

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
02/ 04 / 20:15

ZINEA
Zine Kluba

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Crulic – Drumul spre dincolo (Crulic – The Path to Beyond)
Urtea: 2011
Iraupena: 73 min.
Herrialdea: Errumania Errumania
Zuzendaria: Anca Damian
Gidoia: Anca Damian
Musika: Piotr Dziubek
Argazkia: Animation
Aktoreak: Animation
Ekoiztetxea: Errumania-Polonia koprodukzioa; Aparte Film/Magellan Foundation
Generoa: animazioa. Dokumentala | Benetako gertaeretan oinarritua. Krimena: helduentzako animazioa
Webgune ofiziala: http://www.crulic.ro /


Online salmenta itxita