Zornotza Aretoa

El patio de mi casa (Pez Limbo)

Iraupena: 80′.

Euskal Herrian, ikastetxe bateko patioan. Zazpi lagunek jolasten ari dira. Ez dute elkar ezagutzen, baina hor daude, leku horretan … arrazoiren batengatik. Hori da sekulan hitz egiten ez dugunari buruz hitz egiten duen ikuskizun baten hasiera: Euskal kontakizunaz, bat ez dena, asko baizik, eta gaur egun oraindik zauriak itxi barik duen lurralde baten gure izaera politikoa azaltzeko beldurraz.

Gure lurreko elkarbizitza beti izan da konplexua. Beldurrezko urteek min asko eta askotarikoak eragin zituzten. Gaur, aurrera begiratzea tokatzen da, etorkizunera. Hausnarketa eta autokritika egitea tokatzen da. Baina, batez ere, topatzea tokatzen zaigu. Hau da patioa: hainbat ideologiatako pertsonak elkarrekin bizi diren espazioa, enpatia ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei kantu bat. Batak besteari begietara begira zauriak sendatu nahi dituen antzerki ikuskizuna.

Teaser Harri Orri Ar | El Patio de mi Casa from Pez Limbo on Vimeo.

Erosi hemen zure sarrerak
Ez itxaron gehiago

Martxoak 26, ostirala 19:00
Antzerkia
El patio de mi casa

Egilea: María Goiricelaya
Antzezleak: Iñake Irastorza, Nagore González, Josune Vélez de Mendizábal, Haizea Baiges, Martxelo Rubio, Jontxu Martínez, Egoitz Sánchez
Zuzendaritza: María Goiricelaya

MASKARA DERRIGORREZKOA