EL VIAJE DE MARTA(bikoiztua)

Sinopsia

Familia bat oporretan doa Senegalgo resort batera. Alaba nerabea bere adineko jendea ezagutzeko eta lagunak egiteko borrokatzen da. Azkenik, bisitarien txangoak grabatzen dituen bitartean zinemagile izatea amesten duen hoteleko langile bat ezagutuko du. Desberdintasun sozialen eta kultura ezberdinen arazoa traba izango da neskarentzat, mundua nola dabilen konturatzen hasiko baita.

Sariak

2019: Malagako jaialdia: sail ofiziala
2019: Gaudi sariak: film, zuzendari eta aktore onenaren izendapena (Sergi López)

Kritikak

“Beste izakinak ezagutzeko eta ulertzeko begiradaren beharraren ideiari eusten dio (…) Marta gazteak borroka egiten du belaunaldien arteko talka baten aurka, eta bere burua ere esploratzen du: barruko ikaskuntza hazi egiten da begirada kanporantz iraulita atzematen duenetik (…) Ballus-en zinema ez da ebidentzien zinema bat, esplorazioena baizik (…) ” Miguel Ángel Palomo: FilmAffinity

“Itxura sinpleko eta barruko kontakizun konplexua (…) Ballus-ek naturaltasunez filmatzen du, kamera arina (…) eta erregistro naturalistetako interpreteen zuzendaritza bat, soilik bere pertsonaiei josiak diruditenak. “
Javier Ocaña: El País egunkaria

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
03 / 10 / 20:15

ZINEA
Zinema Kluba

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: El viaje de Marta (Staff Only)
Urtea: 2019
Iraupena: 83 min.
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Neus Ballús
Gidoia: Neus Ballús, Pau Subirós
Musika: Isabel Latorre
Argazkia: Diego Dussuel
Aktoreak: Elena Andrada, Sergi López, Ian Samsó, Madeleine C. Ndong, Diomaye Augustin Ngom
Ekoiztetxea: Espainia-Frantzia koprodukzioa; Ikiru Films/El Kinògraf/Turanga Films/La Terraza Films/Les Films Hatari/TV3/ICIC/ICAA
Generoa: drama | Afrika


Online salmenta itxita