ENKARGUZ! SORMENAREN IBAIAN

Amorebieta-Etxanoko jaietarako abestia – Xabier Zabala, Andoni Egaña

Xabier Zabalak eta Andoni Egañak, elkarrekin, hamaika abesti sortu dituzte. Hilabeteotako lanketa hau oholtza gainean jorratzeko jauzia egin dute. Musikaren eta hizkuntzaren artisauei Alberto De Abajo gehitu zaie, ikuskizunaren alde bisuala zainduz. Publikoak, pantailaren bitartez sormenaren urratsak argiago jarraitzeko.

Helburua, kolorea, tonua… lore hostoak bailiran, publikoaren parte hartze ezinbestekoarekin orriulduko dituzte, Amorebieta-Etxanoko jaiei helduz, ezkutaturik bizi den abestia azaleratzeko. Enkargu guztiek, baina, badute bere erantzunkizuna… eta arriskua ere bai! Sormen prozesu batean une emankorrak eta idorrak izan direlako, ibaiaren ubidean bezala, itsasoratu arte.

Doan
Otsalia / 06 Osteaguna 20:15


Musika, ekintza parte hartzailea euskaraz