Zornotza Aretoa

ETXERIK TXIKIENA (Yarleku)

ZORNOTZA ARETOA. 50 min. Doan. + 4 urte

Maleta hartuta, sagarrondo bat eskuan, eta laster itzultzeko gogoa duela, Bettinak atzean utzi du etxea, bonben zaratatik eta gerrak eragiten duen beldurretik aldendu eta atseden hartzeko.

Obra honek haur iheslariek bizi duten ziurgabetasunaz hitz egiten du; euren sorlekua utzi behar dute norakoa zein duten eta egoera horietan pertsonen arteko harremanek zer garrantzi duten jakin gabe.

Norberaren etxebizitza segurtasunez eta lasaitasunez bizitzeko tokia bada, zein da horretarako unitaterik txikiena? Baliteke besarkada bat izatea etxerik txikiena.

FETEN 2019 SARIA emakumezko antzezlerik onena.

SARRERA DOAN