Fadoak entzuten zituen gizona

“Fadoak entzuten zituen gizona” bidai bat da. Zineman “road movie”ak dauden moduan, hau “road play” bat izango litzateke. Mikel kamioilaria da eta lan kontu batengatik Lisboara bidean doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander Huelvako Ayamonte herrira doa fado lehiaketa amateur baten parte hartzera. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mikelek lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan.

Modu honetara binkulo emozional txiki bat duten 2 pertsona hauek pare bat egun iraungo dituen bidai bat hasiko dute. Izan ere, Castillako lurretan elurte handi bat egongo da, eta errepidean harrapatuta geratuko dira.

Zirkustantzia horrek sortzen duen intimitateari eta elkarrekin pasatzen duten denborari esker, harreman oso berezia sortuko da bi mutil hauen artean eta kontu askoren inguruan gogoeta egiteko bidea emango du; zer da sentibera izatea? gizonak izan daitezke sentiberak? Nola harremantzen gara mutilak? Ze izaera aurreikusten digu gizarteak?

Erosi hemen zure sarrerak
Ez itxaron gehiago

Urriak 24, larunbata 20:15
Antzerkia, euskaraz
Fadoak entzuten zituen gizona

Egilea: Kepa Errasti
Zuzendaria: Getari Etxegarai
Antzezleak: Iñigo Aranbarri, Ane Gabarin, Kepa Errasti
Argi diseinua: David Alcorta
Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo
Musika: Pascal Gaigne
Ekoizpena: Xabier Ormazabal
Eszenografia errealizazioa: Eskenitek

MASKARA DERRIGORREZKOA