Titulua
Sinopsia
1820ko hamarkadan, Oregon estatuan, larru-ehiztarien espedizio batek kontratatutako sukaldari baten (John Magaro) istorioa kontatzen du. Atzetik dituen gizon batzuengandik ihes egiten duen etorkin txinatar misteriotsu batena (Orion Lee) eta lurralde etsai batean bien arteko adiskidetasun gero eta handiagoarena ere kontatzen du.
Kritikak
“Kelly Reichardt AEBetako zinema independentearen oinordeko handia da, adiskidetasunari eta merkatuari buruzko westernarekin (…) arauz kanpoko westernarekin (…) bi gizonen arteko adiskidetasun istorio argitsua”
Elsa Fernández-Santos: El País egunkaria
“Umorez bezain tristuraz beteriko filma, argi eta garbi tragikoa bezain dibertigarria, libre bezain zehatz planeatua. Eta, bat-batean, denak durundi egiten du, denak du zentzua. “
Luis Martínez: El Mundo egunkaria
“Western bikaina (…) Reichardtek berretsi du, beste behin ere, bere narrazio-metodo minimalistak ez duela zerikusirik suspentsearen sorkuntzarekin, ezta hunkitzeko gaitasun infinituarekin ere “
Nando Salvá: El Periódico egunkaria
“Wester magistral bat gizonezkoen fintasunaren inguruan. Kelly Reichardt-ek fundazio-genero estatubatuarraren kodeak birdimentsionatzen ditu maisulan xehekari honetan. “
Eulàlia Iglesias: El Confidencial
Sariak
2021: British Independent Film Awards (BIFA): inter. independente film onenaren saria
2020: National Board of Review (NBR): urteko Top 10 film
2020: New Yorkeko Kritikarien Zirkulua: film onena
2020: Critics Choice Awards: gidoi egokitu eta argazki onenaren sarirako izendatua
2020: Independent Spirit sariak: film, zuzendari eta sec aktore onenaren sarirako izendatua.
2020: National Society of Film Critics: 3 izendapen, film onena barne
2020: Berlingo Zinemaldia: film luzeen sail ofiziala lehiaketan
2020: Chicagoko Kritikarien Elkartea: 6 izendapen, film onena barne
2020: Bostongo Kritikarien Elkartea: 3 izendapen, film onenaren sariduna
2020: Gotham sariak: film, gidoi, aktore eta errebelazio onenaren sarirako izendatua
2020: Gijóngo jaialdia: film onena (“albar” atala)
Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
Abenduak 14: 20:15etan
ZINEMA KLUBA
GENEROA: DRAMA, WESTERN
FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izenburua: First Cow
Ekoizpen urtea: 2019
Iraupena: 121 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Estatu Batuak
Zuzendaria: Kelly Reichardt
Gidoia: Jonathan Raymond, Kelly Reichardt
Musika: William Tyler
Argazkia: Christopher Blauvelt
Aktoreak: John Magaro, Orion Lee, Toby Jones, Ewen Bremner, Scott Shepherd, Gary Farmer, Lily Gladstone, Alia Shawkat, John Keating
Ekoiztetxea: Film Science, A24, IAC Films
Generoa: Drama, Western






