Zornotza Aretoa

GANBARA (Markeliñe)

ZORNOTZA ARETOA. 50 min. 5€.

“Ganbara doinuak” lanak, baserri mundu baten oroitzapenak berreskuratu nahi ditu antzerkiaren ikuspegitik. Autosufizientziak, lana sortzen zuen bizitzeko modu bat, non etxea (pertsonak, uzta eta animaliak harmonian bizi ziren bizitzako eta laneko batasun espazioa) identitatearen ikono nagusi gisa agertzen da. Emakumeak baserriko ezinbesteko zutabe gisa duen balioa nabarmentzeko eta ohoratzeko ahalegina da ere.

Familiaren baserria saltzeko ideiak erdi lotan zeuden sentsazioak, jadanik gurekin ez daudenen oroitzapenak eta baserri munduko soinuak pizten ditu. Ondarea galtzeko beldurra sortzen da, izan ginenaren, garenaren oroitzapena galtzeko beldurra. Sustraietara egindako bidai emozional honetan, iragana gogoratuko dugu, etorkizunari aurre egiteko.

Eskatu hemen zure sarrera
Ez itxaron gehiago

Urtarrilak 2 eta 3 17:30
Familientzat euskaraz

Sorkuntza eta zuzendaritza: Jon Kepa Zumalde, Joserra Martínez, Iñaki Egiluze
Antzezlea: Itziar Fragua
Zuzeneko musika: Roberto Castro

MASKARA DERRIGORREZKOA