Zornotza Aretoa

Goazen 7.0 Kontzertua

Iraupena: 60′. Adin gomendatua: 5-14 urte

OHARRA: SARRERAK Zelaieta zentroan Ametx Txartelarekin izena emanda urtarrilaren 18tik 21era. Urtarrilaren 22an zozketa egingo da izena eman dutenen artean. 4 sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.

Orain arte antzokietan sekula egin ez duten ikuskizun berri batekin datoz aurten: kontzertua!

Denboraldi honetako 6 aktore oholtza gainean arituko dira abesten, dantzatzen eta telesailari buruzko kontu dibertigarriak azaltzen.

Denboraldi berriko abestiak, aurreko denboraldietan kantatutako abesti ezagunenekin uztartzen dituen emanaldia da hau.

Sarrerak Zelaieta zentroan
Izena eman behar da, Ametx txartelarekin

Otsailak 13, larunbata 12:30/17:00
Familiarra, euskaraz
Goazen 7.0

Pausoka entertainment

MASKARA DERRIGORREZKOA