Zornotza Aretoa

GORPUZTU (Eva Guerrero)

Iraupena: 51 min. 6€.

Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.

Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Urriak 22 , ostirala 20:00
Dantza

Sorkuntza eta testuak : Eva Guerrero
Antzezlea: Garazi Lopez de Armentia
Koreografia: creación colectiva – taldean sortua
Konposizioa eta musika interpretazioa:  Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla y Yolanda Bustillo.

MASKARA DERRIGORREZKOA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Online salmenta itxita