Gozategi akustikoan

Iraupena: 70′. Zornotzako Gazteak antolatuta. Doan.

Gozategi taldea 1992.urtean hasi zen osatzen gaur egun ezagutzen dugun moduan. Aurretik Asier eta Ainhoa Gozategi anai-arrebak ezaguank ziren trikitixa munduan zenbait erromeri eta lehiaketetan aritzen baitzirelako. 1992.urtean Iñigo Goikoetxea ezagutu zuen bikoteak eta beraien erromeria moldatzen hasi ziren. 1994.urtean beraiek ekoiztutako maketa bat kaleratu zuten. Arrakasta handia izan zuen eta 2000 ale saldu zituzten uda bakar batean. Kontzertu eta erromeri kopurua handizten hasi zen orduan. Urte horretan berean, Elkar disketxeak proposatutako diska bat ekoizten hasi ziren.

Eskatu hemen zure gonbidapenak
Ez itxaron gehiago

Abenduak 12, larunbata 12:30
Musika
Gozategi
MASKARA DERRIGORREZKOA