Zornotza Aretoa

Zelaieta zentroko kontzertu gelan. Musika Gertu.

Gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat. Bidezkoa. Logikoa. Beharrezkoa. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin bete. Etiketek atzean dituzten itzal guztiak berrinterpretatzeko, birsortzeko.

Iluntasuna oinarri, kontrastez beteriko musika bat da. Waltz, zortziko, fandango, eta beste dantza batzuen erritmoak jarraituz, Tom Waits musika-teatroaren zakartasunetik edota Satieren piano kantuen gozotasunetik bidaiatzeko aitzaki bat.

Erosi hemen zure sarrerak
Ez itxaron gehiago

Otsailak 25, osteguna 19:00
Kontzertua Zelaietan
Hatxe

Idoia Hernandez Toledo
Ilargi Agirre Iturregi
Peru Galbete Labiano
Jurdana Ochoa Lopez de Echezarreta

MASKARA DERRIGORREZKOA