“IKIMILIKILIKLIK” Marie De Jongh

Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek.

Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak.

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago

Apirila 25 Larunbata
18:00etan 5€


Zuzenekoak
Familientzat euskaraz

Fitxa teknikoa


Egilea: Jokin Oregi
Antzezleak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca
Zuzendaritza: Jokin Oregi
Iraupena: 50’ ggb / aprox