Zornotza Aretoa

IPUIN DANTZA (Oihan Vega)

Iraupena: 60 min. Doan.

Hau ez da ipuin normala! Dantza bidez kontatuko baitugu istorioa. Dantzariak publikoko haurrak izango dira.

Covid dela eta, eserlekutik mugitu gabe egingo dugu dantza ipuinaren protagonista laguntzeko: Ipuinaren pertsonaiak Amets du izena eta zoriontasuna topatu nahi du. Horretarako sentimendu ezberdinetatik igaroko da (beldurra, haserrea, tristezia…)

Zein koloretakoa izango ote da zoriontasuna? Lagunduko al diguzue?

A! Eta antzokira etortzen bazarete, opari bana eskuratuko duzue. Bai bai, oparitxo bat izango duzu zure zain…

SARRERA DOAN

Online salmenta itxita