Zornotza Aretoa

Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna

Sinopsia

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
Uztailak 17; 20:00etan

DOKUMENTALA
GENEROA: DOKUMENTALA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna
Ekoizpen urtea: 2020
Iraupena: 70 minutu
Kalifikazioa: Mundu guztiarentzat egokia
Herrialdea: Euskal Herria
Zuzendaria: Jone Guenetxea, Carlos Iglesias
Gidoia: Jone Guenetxea, Carlos Iglesias, Xabier Zabala A
Musika: Mikel Nuñez Lauzirika
Argazkia: David Maeztu
Generoa: Dokumentala


Online salmenta itxita