JUDY

Sinopsia

1968ko neguan, ‘El mago de Oz’ estreinatu eta hogeita hamar urtera, Judy Garland kondaira Londresera iritsiko da kontzertu sorta bat ematera. Sarrerak egun gutxi barru agortzen dira, bere ahotsa eta indarra murriztuta ikusi arren. Judy eszenatokira igotzeko prestatzen ari den bitartean, Hollywoodeko gaztaroan atsekabetu zuten mamuak itzuliko dira. 47 urterekin, abeslariak bere estreinalditik izan zituen segurtasun faltei aurre egin beharko die, baina oraingoan helburu sendo bat ikusten du: familiarekin etxera itzultzea oreka aurkitzeko.

Sariak

2019: Oscar sariak: emakumezko aktore onena (Renée Zellweger)
2019: Urrezko Globoak: emakumezko aktore drama onena (Renée Zellweger)
2019: BAFTA sariak: emakumezko aktore onena (Renée Zellweger). 3 izendapen
2019: National Board of Review (NBR): emakumezko aktore onena. Top film independenteak
2019: Critics Choice Awards: emakumezko aktore onena (Renée Zellweger)
2019: Independent Spirit sariak: emakumezko aktore onena (Renée Zellweger)
2019: Aktore-sindikatua (SAG): emakumezko aktore onena (Renée Zellweger)
2019: British Independent Film Awards (BIFA): emakumezko aktore onena (Zellweger) eta makillajea
2019: Chicagoko Kritikarien Elkartea: emakumezko aktore onenaren izendapena (Zellweger)
2019: Satellite Awards: emakumezko aktore onenaren izendapena (Zellweger) eta jantziak

Kritikak

“‘Judy’ k divaren azken egunak erretratatzen ditu eta ikuskizunaren munduaren erradiografia lotu bat eskaintzen du (…). Pantailatik ateratzen dena nahikoa hurbiltzen da #MeTooren ondoren datorren manifestu feminista batera. “
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

Ez filma, ez Zellwegerren ahalegin bikaina, ez dira izarraren ur tragiko, beldurgarri eta zurrunbilotsuetan murgiltzen, baina, bere ertzera soilik hurbiltzen badira ere, izugarrikeria, jenioa eta hotza antzematen dira. (…) Puntuazioa: (5 gainean) ” OTI Rodríguez Marchante: ABC egunkaria


Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Otsailak 23, igandea, 20:00etan.
Otsailak 24, astelehena, 20:15etan.

ZINEA
Zinema komertziala

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Judy
Urtea: 2019
Iraupena: 118 min.
Herrialdea: Erresuma Batua
Zuzendaria: Rupert Goold
Gidoia: Tom Edge (Obra: Peter Quilter)
Musika: Gabriel Yared
Argazkia: Ole Bratt Birkeland
Aktoreak: Renée Zellweger, Jessie Buckley, Rufus Sewell, Finn Wittrock, Michael Gambon, Bella Ramsey, John Dagleish, Gemma Leah Devereux, Gaia Weiss, Andy Nyman, Fenella Woolgar, Phil Dunster, Julian Ferro, Royce Pierreson, Lucy Russell, Philippe
Ekoiztetxea: Erresuma Batua-AEB koprodukzioa; BBC Films/Calamity Films/Pathé/20th Century Fox
Generoa: drama | Biografikoa. 60ko hamarkada. Musika