Zornotza Aretoa

Kendra

Kendra nazioarteko folk erakusgaiak ikertzeko, esploratzeko eta entzulego orokorrari aurkezteko duen kezkatik sortutako taldea da. Tradizio herrikoi ezberdinetatik abiatuta, Kendrak

soka laukotea (bi biolin, biola eta biolontxeloa) oinarri duen sonoritate berezi eta garaikidea aurkezten du. Are gehiago, beste musika tresna batzuen presentziarekin aberasten du: harpa, gitarra, lautea, baxua, perkusioak eta ahotsa.

Ibilbide profesional anitza duten musikari multiintrumentistek osatzen dute taldea: folk musika, klasikoa, ganbera musika, historizista, egile musika, rock-a, musika latinoa… Jatorri geografiko desberdinetatik datozela, Euskal Herria, Errumania, Asturias… 2019an Kendra taldearekin kontzeptu berri bat sortu zuten. Errepertorioak musikan zehar bidaia proposatzen dio ikusleari, eta musikaren sustrai herrikoietatik abiatuta bildutako musika sorta ezberdinak agertzen ditu: Europako Ekialdeko musika, Mediterraneokoa, tangoak, sirtakiak, Asiar folklorea, geografikoki hurbilen dagoen musika, konposizio propioak, inprobisazioak… ahaztu gabe.

Kendraren emanaldiak musika-ikuskizun dinamiko eta parte-hartzailearen kontzeptuan aurkezten dira, adin eta mota guztietako jendearentzako egokiak.

Autobusa doan. Sarrera eskatuko da sartzeko Gudari kalea 18:30

Zure gonbidapenak hemen
Irailaren 17tik aurrera
Irailak 26
Dudeako San Migel Baseliza
19:00
Eleizetan 2021

Miguel García, biolina eta perkusioak
Nagore Pastor, biolina eta harpa
Monica Jivanescu, biola eta ahotsa
Paula Menéne,z txeloa
Fran Álvarez, bajoa eta lautea

MASKARA DERRIGORREZKOA