Kotondarrak

Iraupena: 50′. Adin gomendatua: 5 urtetik gora

Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.

Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik.

Erosi hemen zure sarrerak
Ez itxaron gehiago

Urriak 2, ostirala 20:15
Urriak 3, larunbata 12:00
Urriak 3, larunbata 18:00
Familiarra, testurik gabe
Kotondarrak

JATORRIZKO IDEIA Miren Larrea
ZUZENDARITZA Iván Alonso
AKTORE-MANIPULATZAILEAK Miren Larrea
Valentina Raposo / Maren Basterretxea
MUSIKA ORIGINAL ETA BERTSIOAK Fran Lasuen
KANTU – HITZAK Miren Amuriza
ARGIZTAPEN DISEINUA Ion Chávez
ESZENOGRAFIA Iñaki Ziarrusta (ATX teatroa)
JANTZIEN DISEINUA Betitxe Saitua
PANPINEN SORKUNTZA Valentina Raposo
ATREZZOA Javi Tirado
KARTELA / ESKU-ORRIA Maite Gurrutxaga
IKUS-ENTZUNEZKO ERREGISTROA Itxaso Diaz
EKOIZPEN EXEKUTIBOA Portal71
EKOIZPENA Iratxe Extremiana – Portal 71
BANAKETA Rocío Pindado
LAGUNTZAILEA Zornotza Aretoa
DIRU-LAGUNTZA Eusko Jaurlaritza

MASKARA DERRIGORREZKOA