KUIKUI (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)
ZORNOTZA ARETOA. 70 min. 5€.
IZEN EMATEA SARREREN ZOZKETAN PARTE HARTZEKO.
1. Zelan:
2-10 urte bitarteko umearen AMETX TXARTELA izan behar da izena emateko.
Gehienez 3 Ametx Txartel batera eman ahal izango dute izena talde baten eta 2 sarrera gehienez txartel bakoitzeko. Ume bakoitza multzo bakar baten egon ahal izango da zozketan sartzeko.
2. Non:
Izen ematea aurrez aurre Zelaietan edo 94 630 06 50 telefonoan astelehenetik ostiralera.8:30etatik 21:30etara
3. Noiz:
Izen ematea: Urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra
Zozketa: Otsailaren 7an
Sarrerak ordaintzeko epea: Otsailaren 9tik 16ra
4. Itxaron zerrenda:
Zozketan esleitutako sarrerak epe barruan ordaintzen ez direnean, zozketaren itxaron zerrenda jarraituko da hauek banatzeko.
Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta MARIREN hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek…. eta beleak KRAAAA!… Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi. Ikusiko ditugu plastikoz betetako itsasoak, Txo Mikmak txikiaren, balearen eta urpean hegan dabilen pinguinoaren begietatik.
Ikusiko dugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahi, baina Txilipitok debekatzen diona, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona. Eta guk ere, Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, geuretik, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian… Kui Kuikui!
Sarrerak zozketatuko dira


Otsailak 25 17:15 /19:15
Familientzat euskaraz
Aktoreak:
PIRRITX-Aiora Zulaika
PORROTX-Joxemari Agirretxe
MARIMOTOTS-Mertxe Rodriguez
Oihana Sanchez
Izaskun Forcada
Ekoizpena: Katxiporreta Koop.
Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.
Musika: Xabier Zabala, Imanol Urbieta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, …
MASKARA DERRIGORREZKOA
