Zornotza Aretoa

La Guitarra Acompañada (Beethoven, Boccherini)

BERNARDO GARCIA HUIDOBRO

Santiago de Chilen jaio zen, eta bertan hasi zituen musika-ikasketak Txileko Unibertsitateko kontserbatorioan, eta ondoren, Txileko Unibertsitate Katolikoko Musika Institutuan. Gitarra ikasketak egin zituen Arturo González eta Oscar Ohlsenekin, eta harmonia eta analisi irakasle Carlos Botto izan zuen. 1974an Espainiara etorri zen, Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioak beka emanda, eta Regino Sainz de la Maza, Ricardo Fernández Iznahola, Domingo Carvajal eta Carmelo Martínezekin ikasi zuen. Granadako Nazioarteko Ikastaroetan parte hartu zuen eta ondoren, musika analisirako ikasketak egin zituen Arístides Carrarekin. Madrilgo Erkidegoko Ferraz kontserbatorioan irakasle izan da, Collado Villalbako Udal Musika Eskolako zuzendari eta irakasle, eta El Escorialeko Padre Antonio Soler de San Lorenzo Musika Eskolako irakasle. Halaber, Bosgarren Mendeurreneko Estatuko Sozietatearen kolaboratzailea izan da, eta, gaur egun, esklusiboki interpretazioan egiten du lan. Txilen, Brasilen, Estatu Batuak, Alemania eta Suitzan eman ditu kontzertuak, eta etengabe, Espainiako hainbat hiritan dihardu, errezitaldietan eta orkestrarekin aurkezpenak eginez, baita ganberako taldeetan ere.

AION LAUKOTEA

Aion laukotea jatorri geografiko ezberdineko lau musikarik osatzen dute, duela bost urte baino gehiago Sevillan elkartu zirenetik, elkarrekin gozatzen duten musikarekiko lotura ikaragarriaren ondorioz.

Autobusa doan. Sarrera eskatuko da sartzeko Gudari kalea 18:45

Zure gonbidapenak hemen
Irailaren 10etik aurrera
Irailak 18
Bernagoitiko San Migel Eliza
19:30
Eleizetan 2021

Bernardo García Huidobro – Gitarra
Aión laukotea:
Claudia Medina – biolina I
Francesco Giornetti – biolina II
Pedro Romero – biola
Laura Coll – biolontxeloa

MASKARA DERRIGORREZKOA