LEGADO EN LOS HUESOS

Sinopsia

Urtebete igaro da Amaia Salazarrek Baztango bailara izutu zuten krimenak ebatzi zituenetik. Haurdun eta Elizondon bizitakoa atzean uzteko erabakia hartuta, ezusteko gertaera batek aztoratu du berriro ikuskatzailearen bizitza: bere ziegetako horman idatzitako hitz bakarra uzten duten hainbat presoren suizidioa, “Tarttalo”. Amaiak atzean utzi zituela uste zuen arriskuak inoiz baino indar handiagoz itzuli dira, eta ikuskatzaileak kasu berri honi aurre egin beharko dio bere amaren presentziak mehatxatutako ikerketa azkar batean. Baztango trilogiaren bigarren atala, Dolores Redondoren eleberrietan oinarritua

Kritikak

“Interesez ikusten da, interpretazio nagusietan trinkotasuna du, gustua ekoizpenean eta artean, eta efektu berezi lortuak (…). Hori guztia Gonzalez Molinaren ohiko pultsuak eta artisautzak gidatuta. “
Javier Ocaña: El País egunkaria

“González Molinak polizia-drama ‘sinple’ bat goratzen du, thriller arin bat bihurtu arte, eszenaratze zaindua duena, atmosfera xurgatzailea eta aldi berean itogarria, eta grazia-egoeran dagoen banaketa. (…) Janire Zurbano: Cinemanía


Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
01/10 20:15
01/11 19:30
01/11 22:00
01/12 20:00
01/13 20:15


ZINEA
Zinema Komertziala

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Legado en los huesos
Urtea: 2019
Iraupena: 119 min.
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Fernando González Molina
Gidoia: Luiso Berdejo (Novela: Dolores Redondo)
Musika: Fernando Velázquez
Argazkia: Xavi Gimenez
Aktoreak: Marta Etura, Leonardo Sbaraglia, Elvira Minguez, Imanol Arias, Pedro Casablanc, Carlos Librado, Itziar Aizpuru, Colin McFarlane, Susi Sanchez, Miquel Fernandez, Francesc Orella, Benn Northover, Ana Wagener, Patricia Lopez Arnaiz, Manolo Solo, Paco Tous, Arlette Torres, Eduardo Rosa, Mark Scharde
Ekoiztetxea: Espainia-Alemania koprodukzioa; Atresmedia cine, Nadcon Film, Nostromo Pictures, arte, ZDF
Generoa: thriller. Intriga | Krimena. Serieko hiltzaileak
Taldeak: Baztango trilogia