Zornotza Aretoa

Losers Galtzaileak (Txalo)

Iraupena: 80′

Imanol eta Sara adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Imanolek eta Sarak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antzean bizi dira, baina pozik bizi nahi dute.

Lortuko al dute…

Erosi hemen zure sarrerak
Ez itxaron gehiago

Martxoak 19, ostirala 19:00
Antzerkia euskaraz
Losers

Egilea : Marta Buchaca
Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi
Itzulpena: Martin Agirre
Antzezleak: Jon Plazaola, Aitziber Garmendia

MASKARA DERRIGORREZKOA