LUBAKI LAINOTSUA (ATX teatroa)
ZORNOTZA ARETOA. 70 min. 8€.
Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,….badirudi dana bare-bare dagoala. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu.
Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakotxaren onena eta txarrena azaleratuko dauz, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak…
Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak…..Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta.
Eskatu hemen zure sarrera

Urtarrilak 14 20:00
Antzerkia euskaraz
Zuzendaritza: ATX Teatroa
Kanpo begirada: Ximun Fuchs
Antzezleak: Javier Barandiaran, Maren Basterretxea eta Miriam K. Martxante
Soinu espazioa / musika: Gartxot Unsain Letona
Argiztapen diseinua: Ion Chavez
Teknikaria: Xabino Alkorta
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
MASKARA DERRIGORREZKOA
