LUR ETA AMETS

Sinopsia

Lur eta Ametsen gurasoek ezkontza dute asteburuan, eta Andere amonaren etxean utzi dituzte bikiak. Baina, haren eta haren katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu konbentzionala izango. Bidaia ahaztezin batean murgilduko dira, eta, bertan, garai ezberdinetara joan eta abenturak biziko dituzte historian zehar. Istorio bakoitzeko protagonistak izango dira eta guztietan Andere eta Baltaxarren laguntza izango dute. Baina, zoritxarrez, beti izango dituzte bi gizon gaizto orpoak zapaltzen…

Lur eta amets: Webgune ofiziala


Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Larunbata, otsailak 15, 17:00
Igandea, otsailak 16, 17:00

ZINEA
Haur zinema

Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Lur eta Amets
Urtea: 2019
Iraupena: 87 min.
Herrialdea: Euskal Herria
Zuzendaria: Imanol Zinkunegi, Joseba Ponce
Gidoia: Eneko Olasagasti, Carlos Zabala
Musika: Joserra Senperena
Argazkia: Animation
Aktoreak: Animation
Ekoizlea: lotura Films
Generoa: animazioa