Zornotza Aretoa

LURRUN MINEZ (Mauma)

ZORNOTZA ARETOA. 65 min. 8€.

Lurrun minez hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Hiruki arrosa. Gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. Lurrun artean desioak, jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak, boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira, umoreari bere lekua utzita.

Alexek, 30 urte ingurukoak, sauna batean lan egiten du. Bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru dituen institutuko irakaslea da, gizonezkoen sexu trukerako espazio hoietako ohiko bisitaria da. Jesusek 19 urte ditu eta lehengoz joango da gay sauna batera. Gabon gauean itxita egon behar luke saunak, baina Alexek bere kabuz irekitzea erabaki du, opari ederren bat jasotzeko esperantzaz. Beste pertsonaiak iritsi ahala, lurrun artean ezin ikus daitezkeen hariak argitara azaltzen joango dira, askatzeko zaila izango den lokarria sortu arte.

Eskatu hemen zure sarrera
Ez itxaron gehiago

Ekainak 28 20:00
Antzerkia euskaraz

Egilea: Galder Perez
Zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi
Musika: Joseba B. Lenoir
Antzezleak: Gaizka Chamizo, Pelayo Serrano, Jon Koldo Vazquez eta Joseba B. Lenoir

MASKARA GOMENDATUTA
Online salmenta itxita