Zornotza Aretoa

MARTIN ZALAKAIN

AMOREBIETA IV FRONTOIA. 5€. SARRERAK EZ DIRA ZENBAKIDUNAK.

Harkaitz Canok idatzi eta Juan Antonio Urbeltz eta Ander Lipusek zuzentzen dute antzerkia eta dantza uztartzen dituen lan hau.

Martin Zalakain Urbia izeneko herri asmatu bateko gazte euskaldun bat da. Mutiko bihurria da, eta ama galdu ondoren Migel Tellagorri ostalari zaharrak heziko du. Martinek gorroto du Carlos Ohando, herriko jauntxoa, bere arreba Iñasiz maitemindua dagoena. Iñasi Carlosen eskuetan erori ez dadin, Martinek bere adiskide Bautista Urbiderekin ezkonarazten du. Ezkonberriak Iparraldera aldatzen dira, eta hortik aurrera Bautistak eta Martinek zernahi abentura biziko dituzte.

Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun honek abiapuntutzat hartzen du euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren Zalacaín el aventurero eleberria. Dantzariak eta musikariak eskuz esku ari dira, literatura eta antzerkia txirikordatuz estilo aurreklasikoko dantza-molde batekin, beste irakurketa bat egin nahirik gure herri kulturaren diziplina horretaz. Dantza, jolasa, musika, abestia… adierazpide guztiak uztarturik agertzen dituen ikuskizuna da.

Eskatu hemen zure sarrera
Ez itxaron gehiago

Maiatzak 7 20:00
Dantza-Antzerkia

Zuzendaria eta koreografia: Juan Antonio Urbeltz
Eszena zuzendaria eta interpretazioa: Ander Lipus
Testuak: Harkaitz Cano
Musika sorkariak: Marian Arregi eta Mikel Urbeltz
Jantziak: Amaia Bueno eta Claude Iruretagoyena
Dantza taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruña), Maritzuli (Miarritze), Elai-Alai (Portugalete)

MASKARA GOMENDATUTA
Online salmenta itxita