Zornotza Aretoa

MI HIJO SÓLO CAMINA UN POCO MÁS LENTO (Tanttaka)

ZORNOTZA ARETOA. 80 min. 8€.

Semea Pixka Bat Motelago Dabil Soilik testuaren gai nagusia bizitzaren iheskortasunari buruzko hausnarketa eragiten duen gaixotasuna da, eta nola aurre egiten diogun, gure iraungitze-data kontuan hartuta.

Beste askoren antzera, Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan. Bere baitako deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba, senar «disidentea» eta, batez ere, Branko semea zaintzen dituen bitartean —Brankok endekapenezko gaixotasun izengabe bat du, eta mugitzeko ahalmena ari da galtzen—. Gaur 25 urte bete ditu Brankok, eta bere familia «akastunak» (gaur egun «disfuntzional» esango genioke) urtebetetze-festa antolatu du. Aukera paregabea izango da noizbait garrantzitsua izan zen guztiari buruz hitz egiteko, beti kontuan izan beharko genukeenaz mintzatzeko, betiere umorez, soiltasunez eta zintzotasun gordinez: oroimena, familia, denboraren iragaitea, ezberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, zoramena, gaixotasuna… Bizitza.

Eskatu hemen zure sarrera
Ez itxaron gehiago

Apirilak 23 20:00
Antzerkia gazteleraz

Egilea:Ivor Martinić
Zuzendaritza: Fernando Bernués
Antzezleak: Miren Arrieta, Ane Gabarain/Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernández, Ander Iruretagoiena, Xabi «Jabato» López, María Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz, Dorleta Urretabizkaia

MASKARA GOMENDATUTA
Online salmenta itxita