Zornotza Aretoa

Natura Bizia (Euskaraz)

Sinopsia

Iberiar penintsulako iparraldean, momentu ikusgarriak eskainiko dizkiguten bi lurralde aurkitzen ditugu, Euskadi eta Nafarroa. Bi eremu hauek, Europako biodibertsitatearen parte handi bat gordetzen dute bere baitan. Itsaslabar malkartsuak, itsaso amaigabea, magiaz beteriko basoak, kareharrizko mendi altuak… guztiek bizipen ahaztezinak eskainiko dizkigute. Munduko zetazeo handienen artean ibiliko gara igerian, gozatuz ikusiko ditugu hartz arrearen lozorro ondorengo lehen pausoak, gertutik biziko ditugu nola Europako tximeleta ederrenaren metamorfosi bukaera, hala bisoi europarraren eguneko une barnekoienak, hementxe baitauka kontinenteko azken babeslekuetako bat. Eta desertua, leku idorra eta bizitza gabekoa dela iruditu arren, planetako ekosistema aberatsenetako bat dela ikusiko dugu. Kantauri itsasoko ur hotzetatik Pirinioetako mendi tontor babesgabeetara, Natura Bizia da hau, gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutzeko bidaia zoragarria da.


Erosi hemen zure sarrerak
Maiatzak 7; 19:00etan

ZINEMA EUSKARAZ
GENEROA: DOKUMENTALA

FITXA TEKNKOA

Jatorrizko izenburua: Natura Bizia
Ekoizpen urtea: 2021
Iraupena: 80 minutu
Kalifikazioa: Guztientzat egokia
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Lexeia Larrañaga
Gidoia: Lexeia Larrañaga, Amador Prieto
Musika: Julio Veiga
Argazkia: Álex Gutiérrez
Ekoiztetxea: Avis Productions
Generoa: Dokumentala


Online salmenta itxita