Zornotza Aretoa

NEREA RODRIGUEZ + ANNE LUKIN

GURE KIROLAK/JAUREGIBARRIA APARKALEKUA. 100 min. Doan.

Biak Operación Triunfo taldeko partaideak dira euren azken etapako edizio ezberdinetan.
Nerea Rodriguez, gainera, Tu cara Me Suena saioan bigarren postuan geratzeagatik da ezaguna. Los Javis-en La llamada musikalean lan egin du, eta bere ahotsa Playmobil bezalako animaziozko filmetan jarri du. Duela gutxi “Desde ya” abestia grabatu du Disneyrentzat.
Anne Lukin Iruñeko interpretea eta musikagilea da, 18 urte besterik ez zituela, “OT 2020” saioko lehiakiderik gazteena bihurtu zen. Bere lehen 5 kantuekin 14 milioi erreprodukzio baino gehiago lortu ditu eta Gorka Urbizu bezalako artistekin kolaboratu du.
Annek kontzertu akustikoa eskainiko du eta Nereak bere azken ikuskizuna.

SARRERA DOAN