NORA (euskaraz, azpitituluekin gazteleraz)
Sarrera doan. 100 min.
Norak 30 urte ditu, Nicolás aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da.
Aititeren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du Euskal Herriko kostaldean zehar, aititeren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko.
Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.
Filmearen ondoren solasaldia.
Zure gonbidapenak hemen
Irailak 10,11, 12, 13, 14, 17, 18, 19, 20
NORA
Gidoilaria eta zuzendaria: Lara Izagirre Garizurieta
Ekoizle eragilea: Garazi Elorza
Ekoizpen zuzendaria: Itxaso Espinal
Argazki zuzdendaria: Gaizka Bourgeaud
Aktoreak: Ane Pikaza,Héctor Alterio,Naiara Carmona,Ramón Barea,Klara Badiola,Loli Astoreka,Iñigo Aranbarri,Itziar Ituño,Joseba Usabiaga,Kepa Errasti,Aia Kruse,Peio Berterretche,June Isasi,Paul Correa
MASKARA DERRIGORREZKOA
