Ganso&Cia

“Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da PANOLI KABARETA. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.”

OHARRA: 10 koronabirusen artean 9k ez diote graziarik ikusten PANOLI KABARETAri.

PANOLI KABARETA COVID-19 garaian sortutako kale antzerki ikuskizuna da. GANSO&Cia eta Cecilia Paganiniren ikuskizunen eszena onenetakoak abiapuntu bezala hartuta sortutako proposamena (Jatorrizkoekin edozein antz txiripa hutsa da). Umorea ardatz duen zirku parodia, ikuslego guztientzat eta bereziki pertsonentzat.

Antzezpena : Gorka Ganso & Cecilia Paganini

Zuzendaritza : Gorka Ganso

Banaketa: PORTAL71

Iraupena: 40’

Hizkuntza / Idioma: Testu barik / Sin texto.

DCIM\105GOPRO
Jaso hemen zure gonbidapenak
Covid19a dela eta ezin izango da sarrera barik sartu
Abuztuak 28
AMOREBIETA IV FRONTOIA
20:15
Panoli Kabareta

Ganso&Cia

Maskara derrigorrezkoa