Pikachu Detektibea (EUSKARAZ)
Sinopsia
Istorioa hasten da Harry Goodman detektibea desagertzen denean. Horrek, Tim, bere 21 urteko semea, behartzen du gertatutakoa ikertzera. Pikachu detektibeak, HarryrenPokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarri eta dibertigarria da, mundu guztia harritzen duena, baita bere burua ere! Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko. Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian neonez argitutako kaleetan. Hiriametropoli moderno erraldoia da non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren. Pokemon pertsonaia ezberdinekin egingo dute topo eta elkar bizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarriaargitara emango dute.
Kritikak
“Agindutakoa betetzen du. Gozamen bisual bat da (…), gozagarria eta duina. “
Janire Zurbano: Zinemania
“(…) bideojokoek eskaini duten bilketaren xarmaz gozatu baduzu, ezerk ez du eragotziko hamaika Pokemonen benetako akzioko bertsio zoragarriz betetako film bat gozatzea. “
Ricardo Rosado: fotogramak
“Bideojokoen egokitzapenak bereziki onak izateagatik nabarmendu ez badira ere, film hau da, alde handiz, ondasun bat nola egin daitekeen erakusten duen adibiderik onena.”
Joshua Yehl: IGN
Sariak
2019: Annie sariak: animaziorik gabeko filmeko pertsonaien animazio onenaren izendapena
Jaso zure gonbidapenak hemen
Ez itxaron gehiago
MANGA ZINEMA
GENEROA: ABENTURAK
FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izenburua: Pokémon: Detective Pikachu
Ekoizpen urtea: 2019
Iraupena: 104 minutu
Kalifikazioa: Egokia denontzat
Herrialdea: Erresuma Batua
Zuzendaria: Rob Letterman
Gidoia: Dan Hernandez, Benji Samit
Musika: Henry Jackman
Argazkia: John Mathieson
Aktoreak:Justice Smith, Ryan Reynolds, Kathryn Newton, Ken Watanabe, Bill Nighy, Chris Geere, Rita Ora, Suki Waterhouse, Omar Chaparro
Ekoiztetxea: Koprodukzioa Estatu Batuak, Japonia, Erresuma Batuak
Generoa: Abenturak






