“¿QUÉ FUE DE ANA GARCíA?” Pabellon 6

Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? antzezlanean gorputz arraroez, biolentziaz, emakume edo gizonez eta pertsona bakoitzak izan nahi duenaz hitz egiten da.

Araua jarraitzen ez duten gorputzak dira. Biolentzia jasaten duten pertsona arraroak. Emakumeen, intersexualen, transexualen, cross-dresser-en, plumadun gizon eta emakumeenen, eta abarren gorputzak dira.

Nolabait, dena dago lotuta sexu aniztasunarekin eta sexua ez den generoarekin. Generoa kulturaltzat jotzen da, eta sexua biologikotzat. Eta nahiz eta denok jaiotzen garen kultura nagusiak gure “sexua” deitzen duen gorputz jakin batekin, inor ez da jaiotzen neska edo mutil gisa; aitzitik, genero bat esleitzen zaigu eta genero horrekin identifikatzen gara (edo ez).

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago

Maiatza 29 Ostirala
20:15ean 8€

Zuzenekoak
Antzerkia

Fitxa teknikoa


Egilea: Javier Liñera
Antzezleak: Ainhoa Artetxe Uriarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez Zarrabeitia, Aritz Mendiola, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano, Aitor Vildosola Gutiérrez
Zuzendaritza: Borja Ruiz
Iraupena: 80’ ggb / aprox