Espectáculo CANCELADO debido a las medidas preventivas de la fase de alerta comunicada por el Gobierno Vasco y las autoridades sanitarias.

Eusko Jaurlaritzak eta osasun agintariek” jakinarazitako alerta faseko prebentzio neurrien ondorioz BERTAN BEHERA utzitako ikuskizuna

“ROCK&ROLLAREKIN KONEKTATZEN…”  Zornotzako Musika Banda

Rock&Roll-a Zornotzan beti presente egon den heinean, denboraldiko kontzertu honetan estilo honekin egingo dugu konexioa. Lehen zatian, denboran atzera egingo dugu eta rock klasikora joango gara; Queen, Rolling Stones edota Led Zeppelin bezalako artistak ekarriko ditugu belarrira.

Kontzertuaren bigarren atalean herriko bertako rock-talde batekin konexioa egingo dugu: Blanco y en Botella. Zornotzar talde honen bi disketatik ateratako zenbait abesti bertsio sinfonikoan aurkeztuko ditu Bandak.