Espectáculo CANCELADO debido a las medidas preventivas de la fase de alerta comunicada por el Gobierno Vasco y las autoridades sanitarias.

Eusko Jaurlaritzak eta osasun agintariek” jakinarazitako alerta faseko prebentzio neurrien ondorioz BERTAN BEHERA utzitako ikuskizuna

“SAGUTXO TUNTUNA” Loraldia jaialdiaren produkzioa

Etxalde bat espezie ezberdineko izakiak bizi diren ekosistema txiki bat da. Hori dela eta, literaturak, antzerkiak eta zinemak “etxaldean” eszenatoki metaforiko bat aurkitu dute pertsonen arteko erlazioak, emozioen, botere eta politika erlazioen, lurraldetasunaren ikuspuntutik jorratzeko… gure burura George Orwell-en Abereen etxaldea (Animal Farm, 1945) edo Anton Chéjov-en Gerezien lorategia (1904) ekarriz.

Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita baten jabe den Samuil Marshak errusiar idazlearen ipuin baten oinarritua, “etxalde-ko” genero honen barruan kokatzen da, eta gainera Sagutxu Kaskarina ipuinaren antz handia du.

Istorio xume bat, errepikapenaren erritmoan oinarritua, ume zein helduekin enpatia lortzen

duena, lotara joateak beti ekarri izan duelako buruhausteren bat baino gehiago. Gainera, ipuin bat entzutea denok dugu gustuko …

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Apirila 3 Ostirala
18:00etan 5€

Zuzenekoak
Familientzat euskaraz

Fitxa teknikoa

Egilea: Samuil Marshak
Musikariak: Carmen Martinez, Izadi Vélez de Mendizabal, Elena Arbonies, Maider Lòpez Antzelea: Ainhoa Pineda Dantzaria: Inalvis Echevarria
Zuzendaritza: Maider López
Iraupena: 30’ ggb / aprox


Online salmenta itxita