Zornotza Aretoa

STR

JAUREGIBARRIA APARKALEKUA. Doan. 

Track 1 izenarekin kaleratzen da S T R-ren lehen sigle-a taldearen potentzialaren froga
gisa eta hark lortutako emaitza onak ikusi ondoren, anbizio handiko ikuspuntu bat
planteatzea erabakitzen da taldea eszenatokian defendatu ahal izateko. Hori da taldea
5 kidek osatzera bultzatzen duen ideia (Lander Campos eta Xabier Bengoa), eta horrekin
batera Gaztea Maketa Lehiaketaren finalean lekua lortuz.
Zorionez edo zoritxarrez, pandemiak eragindako berrogeialdiak, gauza asko
birpentsatzera bultzatzen du taldea. Horrek, oihal hutsera itzultzea eta proiektuaren
irteera berriz planteatzera eramaten du. Etsipen eta bilaketa horretatik, Fresh Kalipo
jaiotzen da. Eta Julen De la Sernaren laguntzarekin, abestiari irudi bat ematen zaio
taldekideen etxeetan grabatuako bideoklip bat sortuz.
Artista hasiberri bezala eta nitxoko publikoaren artean kolaborazio abestiak oso
maitatuak izanda, ingurune kulturaletik gertu dauden artista finkatuekin lankidetzan
aritzea beti izan da taldearen helburuetako bat. Premisa horretatik irteten da ZAI,
DUPLArekin batera egindako lana. Transmedia narrazio batekin, bideokliparen istorioa
garatzen den fraternitatearen webgune faltsu bat sortzen da publikoa istorioaren parte
bilakatuz, eta horrela, marketing estrategia askoz landuago batekin presentatzen da
proiektua. Bideoa, berriz ere, Julen de la Sernarekin eta DUPLA taldearekin elkarlanean
sortzen da. Hau, S T R-ren lehen pisuzko ekoizpena bihurtuz, Top Gaztea zerrendan
sartuz eta hileetan zehar mantenduz.
Mugak ireki eta nitxoa zabaltzeko beharraren ondorioz, S T R-k, azken lan bezala, X Allí
lana ateratzen du Arriguri eta Badator estudioen lankidetzarekin. Hiri ingurunean,
Drift-etan eta autoetan girotutako produkzioak, Estatu mailan musika urbanoko irrati
saio garrantsitzuenetariko baten arreta erakartzea lortu du, hala nola Radio 3 (rtve)
telebistako Atrvpadxs, aipatutako programan elkarrizketa bat lortuz eta Radio 3
orrialde ofizialaren azalean agertuz.

SARRERA DOAN

Online salmenta itxita