TARZAN TRATAMENDUAN (Mar Mar Teatro)
Iraupena. 60 min. 5€.
Hiria kaos betean dago! Hondamendi bat ezkutatzen da bazter bakoitzean! Zoologikoko bisitariren batek animalien kaiolak zabaldu eta piztiak askatu ditu. Lehoiak, panterak eta gorilak ikus daitezke kaleetan zehar. Hirian, beldurra da nagusi, izu jasanezina.
Zoritxar hori eragin duen susmagarria Angelotti doktorearengana eramango dute. Psikologo argentinarrak berehala etzango du dibanean. «Zein da zure izena?» «Jon Claydon naizela esaten didate, Greystokeko hirugarren kondea…», erantzungo du pazienteak, «baina nik nahiago dut izan… Tarzan».
Aitortutako nortasun bikoitz horrek psikologoaren alarma guztiak piztuko ditu. Orduan, bere gurasoei buruz galdetuko dio: “Nire ama Kala zen, tximino bat, eta, logikoa denez, ezin izan zidan azalpen handirik eman”.
Psikologoak ez dauka zalantzarik. Gizon honek terapia behar du, terapia zuzen eta sakona.
Eta, terapia horretan zehar, ordubete iraungo duen flashback batean, Tarzanen bizitzako pasarte eta pertsonai nagusiak gogoratuko ditugu.
Eskatu hemen zure sarrera
Azaroak 20 , larunbata 18:00
Familientzat euskaraz
Zuzendaritza: Zé García
Antzezleak: Aritza Rodriguez, Eriz Alberdi
MASKARA DERRIGORREZKOA
